XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun Sonata Pian e forte, Giovanni Gabrielli-rena.

Biolin hau Stradivariusa da, historiako biolin-egile edo luthier ospetsuenetako batek egina alegia.

1. BARROKOKO MUSIKA INSTRUMENTALA

Orain entzun duzun obra Barrokoaren hasierakoa da, Veneziako San Markos elizatik musika instrumentala hasi zuen egileetariko batena hain zuzen: Giovanni Gabrielli. Urrun gelditzen dira Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika instrumentalak.

Musika honek, hasierako forma oinarri-oinarrizkoetatik, kolore eta aberastasun instrumental handia lortu du.

Familiaren erretratua, Jan Miense Molenaer-ek egindako irudia (1650 inguruan).

1.1. Barrokoko musika instrumentala zehazteko elementuak

1600etik aurrera (Barrokoa urte horretan hasi zen), musika instrumentalak ahoskoaren besteko garrantzia izan zuen lehenengoz.

Oraindik ere 6. unitatean aipaturiko formak erabiltzen ziren (canzona, ricercarea, toccata, etab.), baina horien izaera aldatu egin zen, teknika berrien eraginez; eta, batez ere, interes handiko forma berriak asmatu ziren, esate baterako, suitea, sonata, kontzertua eta fuga.

Orkestra aldatu egin zen.

Harrezkero ez zen nolanahi elkarturiko musika-tresna taldea, ondo pentsaturiko taldea baizik; bertan, gutxira, haria multzo osoaren erdigunea izan zen.

Erabilitako teknikak, bestalde, musika koralean erabilitakoak ziren:

1.2. Barrokoko musika-tresnak

Barrokoko musika-tresna nagusiak biolinen familiakoak ziren, harizkoak alegia, eta horiek aldaketa handia izan zuten.

Errenazimentuko tresna batzuk ez ziren gehiago erabili, baina ez ziren desagertu: tronpeta, tronboia, xirula, organoa, harpa, klabizenbaloa.

Den-denak hobetu egin ziren.

Musika-tresna berriak ondokoak dira: biolinen familia, oboea, fagota, tinbala eta gitarra.